XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LILI TXURIA ODOLETAN

Onelako erantzuna artutakoan zutitu bat-batean, esnatu eta aitaren batean etxean barrura.

Zeruan izarra, lurrean illuna eta gaztearen biotzean galdera batek kabi: Nundik det nik bide?

Lenagoko orrietan esanda daukagu Joakina odol berokoa zala.

Kira ontakoak badituzte besteak bezelaxe beren akatsak, baita joera txalogarriak ere.

Gauza aundiak egiteko jaioak dira, agintzarako erabakiak, lanerako indartsu, ibiltzeko bizi, asmotan iraunkor eta gogor.

Beren errenak iru: aizekeri, asarrekeri ta zipozkeria.

Ala ere santutasunerako jenderik onena oietxek, biotz aundi, xamur ta gogokoak laister biurtu bai-ditezke.

Biotza dute oiek batez ere eta ez makala.

San Juan Ebanjelaria ere alakoa zan, erretxiña, odol berokoa.

Samariatarrak Kristori etziotela entzun nai izan jakinda: Kristo, diotsa, eskatuko al degu zerura sua Samaria erre ta kixkaldu dedin?.

Baña bai maitekorra ta biotzbera santu au bera bere idaztietan!

Iñortxok ez digu Joakina aize-putz zanik esan, bai beroa zala.

Jesus batean pipertu ta amorratu, su ta gar jarri; baña asarre-beroa itzaltzen zanean etzan gero nolanaikoa: lagun zintzo, maite bizkor eta biotz uts.

Gogorra zan umetan, gaztetan eta beti gure Joakina eta askotan bere anaiak ere mendean eduki nai, arek agindutakoa egin bear, ura nagusi eta besteak morroi baliraxe.

Jakiña, etzan beti Joakinak esandakoa onena eta errexena.

Orduan anaiak alkar artuta:
- Joakina, eziguzu orrelakorik egiteko esan, mixioagatik etzaitez orrelakoa izan.